viernes, 21 de noviembre de 2008

Lagunak Pragan eta Spanish Presentation.

Kaixo danoi.

Gaurkuan notizia freskuak dauzkat. Nere kuadrillkao batzuk "ihesaldi askar" bat ein dabe eta Bergara aldetik ni bixitatzera etorri dia. Ostiraletik Azteazkenerako tartetxua in dabe emen. Eta egixa esan primeran pasau dou. Inungo arazo barik, bueno Bazkrixakin problematxo batzuk euki ditxugu, baina beste munduko ezer, hau da, kompondu ezin dana ezer.

Aroa, Mendia(basura barruan), Buruaga (turbantuiakin), Ni ta Jus ("tximinua").4-rok Pragako alde zaharreko Plazan.

Bestalde Azteazken gabian, Spainakuen aurkezpena egon zan. Desde luego desastre batzuk dia, Alemanei euren aurkezpena jodidu, dana desmadrau.... en fin olakotan gustau emoten dau, Espainola ez sentitziak. Gaurkuan argazki batzuk jarriko ditxut, ez bait daukat idazteko gogo handirik. A ta txintxuak izan. Dokumentu grafikuekin ulertuko dozue.

Albert, ni (Eusko-William Wallace), Piter eta bere arrebia.
(In klik geinina eta handitxu argazkixa.)
Ni (Eusko-William Wallace) , Angel eta txibi alias ("Txiki Tayson").

Xabi(nere gelakidia) eta ni (Eusko-William Wallace).
Ian Booth (eskocesa), Igor eta Kieran Cameron(eskocesa).
The Basque team.

AIO.

domingo, 9 de noviembre de 2008

Hotzgailua lortu dot!


Kaixo danoi.

Gaurkuan notizia onekin nator, azkenian Frigorifiko bat lortu dou, eta funtzionau eitten dau, beraz primeran etorri biahr jat esnia ta gauza basikuak eukitzeko. Frigorifikua Subasta batian lortu dou nere gelakidiak eta nik 200 korona txeka pagauta (8 euro inguru). Uste giñuan ez ebala funtzionauko eta pujau in giñuan. Egixa esan garbizten lan edarrak euki ditxugu, eta oso ondo geratu da. Bueno ondo geratu da barrutik, kanpotik ez!

Aste hau , nahiko politxa izan da. Gurasuak aegon dia hemen, ni bixitazen. Txester ez dabe ekarri. Ta erekin ibili naiz Prgako basterrak erakusten. Oso ondo egon da. Ta erak be ondo ikusi nabenez uste dot pozik bueltau dila etxera.

Bestelakuna esan bihar dot gure kuartuan remodelaziño txiki bat ein dogula, ta oin lekua hobeto aprobetxauta dagola. Bueno lekua, daukouna bai behintzat.

Ostegunian, blokeko juergia egon zan, eta zerbezia doan zeuan interneta pagau dounendako. 800 korona txeka 6 hilabete(30 euro inguru). Oso ondo pasau giñauen eta pasau be in giñan. kriston juergia montau zan gure blokian. jentia eskilletan bera eskixekin, beste batzuk komuneko papelai sua emuten....... inkreiblia.

ale txintxuak izan.

sábado, 1 de noviembre de 2008

Cracovia eta Auswitch

Bueno berriz be idazten;

Gaur da egun galanta. Afarixa dago Bergaran. Azaroak 1 da eta Olaxen urtiak zelebrau bihar dia. Olax badakit berandu ibili naizela, baina espero dot nerekin ez haserretzia. "Mas vale tarde, que nunca". Berdin berdin ZORIONAK!

Ba denbora dexente pasau da azkenengo aldiz idatzi nebanetik. Denbora guzti honetan okupau xamar ibili naiz. Lan batzuk entregau bihar izan ditxut eta uste nebana baino denbora gehixo dedikau bihar izan jet. Baina berriz hemen.

Aurreko astian azkenin bidauixa in giñuan. Krakovia eta Auswitch ikusten izan giñan. Egixa esan ez neban espero krakovia ain politxa izango zanik. Nik personalmente Pragan ahantza hartu notzan. Askoz be txikixaua, baina tankera igualekua. Oso leku turistikua,merezi dau ikustia. Guk ostala plazan bertan zeukaun. Ta handik ibili giñan bueltaka. Elizak, kastilluak, eta sinagoga inportantienka ikusten. Girua be ona irten zan eta ez giñuan aukeria desaprobetxau argazki pillua itxeko. nik 350 dauzkat.

Trenian 8 pertsona jun giñan Ostegun gabian. 9 Orduko bidauxa izan zan. Pixkat toston eskerrak gabaz in giñuala. Berdin berdin oso nekatuat.

Ta Larunbatian Auswitch ikustera. Oso inpaktantia. Ondiokan ezin dot ziñiztu han indako astokerixa danak. Alemanak ez diela oso normalak!!!. En fin ezin danak juzgau, baña angua astokerixa galanta.

Ta igande gabeko trenian berriz buelta. Beste 9 ordu.

Astelehenian bixitia eku neban. Nere klaseko bat etorri da. Toulousen Erasmusian dagona. Ta berakin egon ga. Ondo pasau dou.(Astelehena eta Asteartea jai zian, txekian independentzia zelebratzen zan hemen).

Ta Ostegun gaba eta Ostiran gaba HALLOWEEN zelebrau dou. Diskotekak eta bete beteta....

Bueno neikua txapa idatzi dot eta despedidu in bihar naiz. Ondo nagola argi dago. Bixitan datozenei esan nahi jet E-mail bat bidalzteko esaten noiz heltzen dian(Ordua, terminala, eguna).

Orgazi esan nahi jat ZORIONAK!!! ingeneritzi amaitxu dabelako!!asko pozten nokela!!!

Elkoroi be ZORIONAK!!! oker ez banabil Olmarrekin urte-bete in dabelako!!! asko pozten nok baitxa.

ta Beste danei besarkada haundi bat.

iker.