Kaixo Danoi!
Hemen Praga erdixan dagon kafeterixa batetik nago idazten, té beltz bat onduan daukatela. Nere onduan Elorriko laguna dago, ta bera be kafetxuakin. Hemen tenperaturia hasi da negu itxuria hartzen ta uste dot iñoiz baño gehixau erabili bihar ditxutela nere txapelak. Bai aurten Bergara aldian uste dot falta bota bihar doitxuzuela nere gorrotxuak.
Hemen esagutu doten jede gehixena
Valentzianua da, ta egixa esan jende jatorra. Gañera nere logela kidia be Vlentzianua da un tal Xabi. Elorrixoko tipua ondoko gelan daukat, orduan igual astelehenian Change bat igo dou ta batera jarriko ga. Ez dakit posible dan baina bueno. Egixa esan Valentzianuak be legala emuten dau.
Kanpusian 4000 ikaslendako lekua dago, eta poliki poliki hasi da betetzen.... Euskaldunik ondikan ez dou topau, ta uste dot 2 bakarrik izango gala. Gainera nere Errealeko prakekin ez dago problemaik, lehenengo egunentik etiketia jarri zozkuen "¿Vascos no?".
Logelak dia oso kutriak oge bat eta mahi bat, kartzela bateko zelda bat emuten dabe. Behintzat Astelehenetik aurrera INTERNET eukiko dou eta ia zela komunikatzen gan.
Logelen argazki bat lagako doztuet aurerau eta zuek opinau. Dutxak aldiz edarki dare, ur berua dago eta jente gutxi dutxatzen da. Egixa esan uste dot gure blokian "kotxinorro" dexente darela. Ez dago kolaik inoiz dutxatzeko.
Bestalede Albert izeneko katalan bat ezagutu dou, Lleida-kua da eta berakin gabitz gehixenbat momentuz. Nahiz ta gabetan Españatik juan gan danok elkartzen gan kanpusian dagon pub baten. Ondiokan lehenego eguank dia eta ikusko dou ia zela doian asuntua, ze klasiak 29 hasten dia eta bitxartian "Buddy"-xeki gabitz gure papelua preparatzen. Alde horretatik problemaik ez, ze ahal daben danian lagunzteko prest agertu dia. Ez da gutxi.
Gaurko ez dago planik, Budixak jai dauka, eta imaginatzen dot Españako danok juntauko gala eta zerbaitx eingo dogual, asmua futboleko partidon bat ikustekua da. Ta asuntua asko okertzen bada ciber baten sartu eta errealeko partidua entzungo dot internet bidez.
Badare baitxa Escoces batzuk!. oso jatorrak dia, eta erekin be kontaktu dexenete euki dou azkenengo egunetan. Ian, Katrina, Fraiser eta beste bat (izena ahaztu jat), gañera euretako bat Surferua da.
Ba moentuz hori, besteik ez eongo ga kontaktuan. ta informauko doztuet nere berri. Asko zaindu zaitxeste!!
Besarkada bat eta atzo etratako argazki batekin lagako zaitxustet(Ni, Catalana ta Elorrixokua).


No hay comentarios:
Publicar un comentario