Udia amaieara aldera doia, behintzat abuztua. Ta jendia hasi da berriz Bergara aldian agertzen. Batzuk ziero erreta datoz, eguzkipian aste pare bat pasu ta gero, beste asko be erreta, baiña berriz lanian hasi dielako.
Nik uda honetan ez dot gauza handirik in, Erasmusekuen bixitia jaso dot azken aste honetan, eta bide batez neuk be bixitatxo bat indot kataluinia aldera. Lleida-Sitges-Bcn.
hiru eguntxo izan dia, pixkat ikasketetatik deskonekatu ( Proiektua: PostgreSQL eta iraileko azterketia VHDL), alde batera geratu dia 3 egunez.
Egixa esan paisaje eta giri aldetik ez dauka zer ikusirik euskadik kataluiniakin. Giro diferentia, pertsonen izateko era diferentia, giri pillua, Barça eta Athletic.... (3 - 0) zuzenian ikusi giñuan gañera.
Gauza asko in ditxugu hiru eguntxo izateko, gauza asko. Ta oin berriz "sprin" finalian sartzen ga, Irailak 7 ko azterketia prepartzeko, ia zer urtetzen dan. Ikasi behintzat ikasi dou, ta ez gutxi...
Ia laster irtetzen dian beste biajetxuak be ( Valentzia, Jaen, Granada, Madrid...) ta ahal bada Canada eta Mexico. Amets eittia osaungarrixa da "Dream about CANADA".


No hay comentarios:
Publicar un comentario